21 artistaren liburuak erakusgai daude Donostiako 21 establezimendu espezializatutan, azaroaren 28tik abenduaren 11ra arte.
Egia Loturak zirkuituaren barnean dago Tejeria kaleko 12. zenbakiko Arte Grafikoetako IPAR Tailerraren eskutik; bere erakusleihoan Carmen Aduriz Aguado artistaren Olatua izeneko liburu-eskultura dauka erakusgai.
Loturak Arteliburu 21ek antolatutako artisten liburuei buruzko II. Topaketen proiektu bat da